2014(e)ko urtarrilaren 21(a), asteartea

OGIA ETA ARRAINA GUZTIONTZAT

Jendetza handia joaten zen Jesusen eta bere ikasleen atzetik. Egun batez, berandutu egin

 zitzaien eta jendea gosetzen hasi zen... Jesusek guztiei jatera eman zien:

Andresek esan zion Jesusi: "Hemen dagoen mutiko batek saski bat du bost ogi eta bi arrain dituela, baina hau ez da nahikoa hainbeste jenderentzat”. Jesusek esan zien:“Esan guztiei esertzeko”. Denak, bost mila inguru, eseri ziren han zegoen belartzan.
Hartu zuen Jesusek ogia eta, begiak zerura jasorik, bedeinkazioa esan, ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien, eta hauek jendeari eskaini. Gauza bera egin zuen arrainekin. Asetzeraino jan zuten denek, eta gelditutako ogi eta arrain-hondarrekin hamabi saski bete zituzten.
Hona hemen HHn egindako eskulan txiki bat:

(Joan 6, 1-15; Markos 6, 31-34)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina