2011(e)ko urriaren 23(a), igandea
Eskerrik asko, Jauna, eskuengatik
Aita Jainkoa:
eskerrak ematen dizkizugu eskuengatik
erabiltzen ditugun bakoitzean !
Zerurantz altxatzean;
aitona besarkatzean;
panpinekin jolastean.
Eskerrak ematen dizkizugu, Jauna, eskuengatik
erabiltzen ditugun
bakoitzean!
Koilara-sardexkaz jatean.
Garbitu eta orraztean.
Elkar agurtzean.
Eskerrak ematen dizkizugu, Jauna, eskuengatik
erabiltzen ditugun bakoitzean!
ARIKETAK
- Denen artean murala egin dezatela: zentzumenak eta hauekin egin ditzakegun gauza desberdinak.
- Otoitza esan, zeinuak eginez.
- Bururatzen zaizkigun beste esaldi batzuk gehitu otoitzari.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina