HAURRENTZAKO OTOITZAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
HAURRENTZAKO OTOITZAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko urriaren 16(a), astelehena

2012(e)ko ekainaren 2(a), larunbata

2011(e)ko urriaren 19(a), asteazkena

Eskerrik asko adiskideengatik!


Eskerrik asko adiskideengatik!




Haur bakoitzak pentsa dezala isilik noren adiskide izan nahi duen. Gero, banan-banan, esan dezatela:



“Aita Jainkoa, ...(r)en adiskide izan nahi dut”.



Otoitzari bukaera emateko, elkarrekin esan dezakegu:



“Aita Jainkoa, denen adiskide izan nahi dugu”.

“Aita Jainkoa, irakats iezaguzu adiskideen adiskide on izaten”.

“Aita Jainkoa, Zu nire adiskide ikusezina izan zaitezela nahi dut. Orain eta noizbehinka, zera esango dizut: nire adiskide zara, eskerrik asko!

HAURRENTZAKO OTOITZAK


Non dago Jainkoa?


Haurrek errepika dezatela, buruz esanez edo abestuz:



“Aita Jainkoa:

eskerrik asko hemen gurekin egoteagatik.

Gu pozarren gaude.

Eskerrik asko gure adiskide izateagatik.

Eta mundu polit honen Sortzaile izateagatik.

Bikaina zara!”.



Neskato edo mutiko bakoitzak, geroxeago, nahi duena esan dezala:

“eskerrak eman nahi dizkiok Jainkoari uragatik, argiagatik, bildotsengatik...”.



Ondorengoa idatzita duen kartela egin: “Jainkoaren oparientzako txokoa”. Egunean taldekide batek ekar dezala adartxo bat, zuhaixka zati bat, lore bat... eta Jainkoari esan diezaiola: “eskerrik asko egiteagatik!”, “eskerrik asko guri oparitzeagatik!”. Gero neskato edo mutiko bakoitzak utz dezala dakarren horri Jainkoari oparitzeko gauzen txokoan. Denborak aurrera egin ahala, Jainkoari zer opari diezaioketen esan diezaiekegu haurrei, esate baterako: gurasoei egin diedan irribarrea, ez haserretu izana, dena jan izana...

HAURRENTZAKO OTOITZAK



Nork zaintzen zaitu?



Isiltasuna Jainkoari dei egiteko:




Taldean isiltasuna egiteko eskatu behar diegu haurrei eta, isil-misilka ondorengoa esan dezatela: Aita Jainkoa! Aita Jainkoa! Haurrak gustura daudela ikusi arte errepika dezakegu.



Mirespenerako deia:



Mutiko eta neskato bakoitzak esan ditzala bere ustez Jainkoak ondo egin dituen gauzak: txoriak, zuhaitzak, abereak... Eta boz goraz esan diezaiotela Jainkoari zergatik diren politak zelaiak, loreak, abereak, gizakiak...



Eskerrak emateko deia:



Apurka-apurka, haurrak daukaten guztiagatik eskerroneko izatea lortu eta Jainkoari jaso duten guztiarengatik eta gizakiei jasotzen duten maitasunagatik eskerrak ematen jakin dezatela.



Haur bakoitzak zerbait eduki dezala bere eskuetan, esate baterako, lorea, zuhaixka baten edo beste zerbaiten adartxoa, Jainkoari oparitzeko. Eta gelako txoko batean edo lorategian utz dezatela zergatik egiten dioten opari hori Jainkoari boz goraz esanez.