Dakizuen bezala, ikasturte hau berezia izan da niretzat,
nire bizitzan aldaketak egon direlako. Faltan somatu zaituztet, urteak izan
dira elkarrekin. Asko ikasi dugu elkarrekin, eta ez bakarrik zuek, nik zuekin
ere. Orain gure bidea elkarrekin amaitzen da, baina zuen bizi proiektua aurrera
jarraitu behar du. Zuen bizitzan zehar mota guztietako pertsonekin topo egingo
duzue. Batzuez maiteminduko zarete, beste batzuk zuen adiskideak izango dira.
Beste batzuek kontu garrantzitsuak irakatsiko dizkizuete. Baten batek bere
bizitzaren zatitxo bat oparituko dizue (zuek niri bezala). Beste batzuk zuen
ondotik pasatuko dira eta ez dituzue berriro ikusiko...Neska eta mutil pilo
topatuko dituzue. Denak berdingabeak eta benetan garrantzitsuak. Ahalegin
zaitezte horiek guztiak ezerrespetuz eta maitasunez bizi ahal daitezela.
Hau betetzen baduzue, lau urte hauetan, nire helburua
zuekiko lortu dudala esan nahiko du.
Eskerrik asko guztiagatik, oso gustura egon naiz zuekin. Eta
gogoratu, zerbait behar baduzue badakizue nire gela, zuen gela non dagoen. Muxu
handi bat. Agur ez, gero arte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina