lunes, 23 de enero de 2017

ONCE ESKOLA-LEHIAKETA

4.MAILA

Zein da egungo egoera?
Eskola-jazarpena gizarte-baldintza guztietako haurrei eragiten dien errealitatea da, desgaitasuna izan ala ez, ikastetxe pribatu zein pubilkoetakoak izan eta zenbait hezkuntza-ziklotan ikasleen %4ri ere eragiten diena, Hezkuntza Ministerioaren arabera.

Egia da jazarpenari aurre egiteko beharraren inguruko kontzientziazioa geroz eta handiagoa dela, eta gelan haren aurka borrokatzeko ekimenak gora egiten ari direla, baina zenbait azterketek islatzen dituzten datuak kezkagarriak izaten jarraitzen dute.

ANAR Fundazioaren arabera (Arriskuan dauden Haur eta Nerabeentzako Laguntza), eskola-jazarpen kasuak %75 hazi dira azken urte honetan, eta haurren %30,7k dio ez diela gurasoei ezer esaten.
Eskola-jazarpena pairatzen duten adingabeen %10 baino gehiagok desgaitasunen bat daukate (ADECCO Fundazioaren datua).
Asperger-sindromea daukaten ikasleen %60k eskola-jazarpena pairatzen dute (servimedia.es).
Hortaz, ezin esan dugu eskola-jazarpena kontu isolata denik; aldiz, gure gizarteak ezikusiarena eginez albora utzi ezinezko errealitate zabaldua da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario