lunes, 13 de febrero de 2017

ZER DA ERLAJAZIOA?

ZER DA ERLAJAZIOA?

Erlaxatzea gorputz osoko tentsioak askatzea litzake. Ez bakarrik giharretako tonua gutxitzea baizik eta buruko tentsioak libre uztea ere.

Erlaxazioaren bitartez estres egoerak baretu ditzakegu bai eta kontzentrazioa sendotu. Honek kirolariaren errendimendua igo dezake edo pertsona arrunten bizi kalitatea hobetu. Gaur egungo bizitzan aurkitu ditzakegun egoera ezberdinei aurre egiteko ezinbesteko tresna. Erlaxatzeko metodo ezberdinak dauzkagu:

Ø     Jacobson metodoa. Tentsioan eta distentsioan oinarritzen da. Modu mailakatu batean gorputzaren erlaxazioa bilatzen du atalez atal, ondorengo ordena jarraituz: besoak eta eskuak, zangoak eta oinak, abdominal zonaldea, bular aldea, bizkarraldea, lepoa eta aurpegia. Atal bakoitzean zentratuko gera eta une batez bertako giharra ahalik eta gehien kizkurtuko ditugu. Ondoren eta pixkanaka erlaxatuz tentsioa giharretik nola desagertzen den antzemango dugu sentsazioaz gozatuz. 

Ø     Schultz metodoa. Irudikapen teknikan oinarritutako metodoa da. Gorputzaren zama eta berotasun sentsazioak erabiltzen ditu erlaxatzeko. Gorputz atal bakoitzaren astuna sentitzen joango gera gero eta astunago. Honekin batera sabel aldean berotasun sentsazioa nabarituko dugu. Sentsazio hau gorputz osora zabalduko da.  Astuntasun eta berotasun sentsazioak, erlaxazioa egoera bat eragiten dute.

Ø     Mobilizazio metodoa. Bikoteka egindako erlaxazioa da; bata erlaxatu eta lagunak bere gorputza mugiaraziko dio; burutik hasi eta oinetaraino.

Ø     Irudizko erlaxazio. Irudi eta egoera lasaigarriz betetakoipuin edo narrazio baten ildoa jarraituz gorputza erlaxatzeko metodoa da.

Ø     Astintze teknika. Oinarrizko erlaxazio metodo bat da. Kirolariek askotan erabiltzen dute gihar edo zonalde konkretu bat “askatzeko”. Bakarka zein laguntzarekin egin daiteke. Normalean gorputz-adarren bat erlaxatzeko erabiltzen da, nahiz eta beste zonaldeetan ere egin daiteke. Beso eta zangoak zintzilik utzita, astinduen bitartez giharrak “askatzean” datza.

Ø     Masajea. Masaje bat hartzea erlaxatzeko oso modu aproposa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario