lunes, 8 de mayo de 2017

Cadena.de.favores." Piensa en algo para cambiar el Mundo"





Inoiz gelditu zara une batez pentsatzen ekintza desegokiak ikustea eta salatzea ez zaigula bat ere kostatzen? Onak direnak, berriz, ikusteko zailtasunak ditugu. Eta ikusiz gero, zabaltzen ditugu txarrekin egiten dugun moduan? Ez duzu uste ikusten ditugun baino gauza on gehiago egon behar direla munduan? Erronka bat proposatu nahi dizugu: hurrengo egunetan fija zaitez zeure inguruan ekintza onak behatzen dituzun eta elkarbanatu norbaitekin.



bideoak pistaren bat ematen dizu zuk ekintzaren bat burutu ahal izateko? Adi baino ez dugu egon behar lagundu ahal izateko, gauza txikiekin abiatu gaitezke, horiek uste baino eragin handiagoa izan dezakete eta! Saiatuko zara toleranteago, solidarioago, justuago eta zintzoagoa izaten eta zeure ingurukoak kutsatzen?



Jakin badakigu horrela munduko arazoak ez direla konponduko, baina ez al ginen lasaiago bizi izango ondo sentitzen bagara?



Gogoratu Eduardo Galeanok esandakoa: "Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezake"



Zeure esku uzten dugu...






No hay comentarios:

Publicar un comentario