2013(e)ko urtarrilaren 31(a), osteguna

"Munduak Elkarlotuz"

Gaur,  4., 5., eta 6. mailako ikasleak "Munduak Elkarlotuz" hasi dira. Beste herrialde batzuetako ikasleekaz batera (Italia, Malta, Portugal, Republica Dominikana...) elikagaien ekoizpenak munduan zehar dauan eragina aztertuko dabe, eta danon artean laburmetrai bat osatuko dabe. 

Intermon Oxfameko proposamen hau, holan azaltzen da euren webgunean:


ZER DA MUNDUAK ELKARLOTUZ?

Munduak elkarlotuz proiektua hezkuntzazko proposamen telematikoa da eta, bertan, ikasgelako jarduera eta online lana uztartzen dituzte errealitate kultural, ekonomiko eta sozial desberdinetako 6 eta 17 urte bitarteko ikasleek, mundu zabaleko zentroek parte hartuz.

Plataforma telematiko eleaniztun batean euskarri harturik egiten da lan, zazpi hizkuntzatan (italiera, espainiera, portugesa, ingelera, galegoa, katalana eta euskara); elkarlanez dihardute parte hartzaileek, adin bereko ikasleek lantaldeak osaturik.

Urtero gai jakin bat jorratzen dugu, herritargo globalera begirako hezkuntzarekin loturik, hala nola laneko eskubideak, klima aldaketa edo pobrezia, eta adin bakoitzari egokituriko proposamen didaktikoak egiten ditugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina