Egunero erabakiak hartzen ditugu. Erabaki batzuk ahaleginak eskatzen digute. Bertze batzuk ordea, ez digute ahaleginik eskatzen eta errazak dira egiteko. Adibidez, etxe bat egin behar bazenuke, non egingo zenuke etxea? Harearen gainean? Edo, harriaren gainean? Pentsatu harean zuloa berehala egin daitekeela. Harrian berriz, zuloa egitea neketsuagoa da.
Begira zer gertatu zitzaien "Bi etxeak" paraboleko pertsonaiei:
Bazeuden behin 2 gizon:
Batek halaxe erran zuen:
- Nire etxea harriaren gainean egingo dut! Ahalegin gehiago beharko ditut baina horrela seguruagoa izango da.
Bertzeak berriz, hauxe erran zuen:
- Nire etxea harearen gainean egingo dut! Harearen gainean zuloa egitea errazagoa da! Ez dut denbora asko pasatu nahi zuloa egiten!!
Halaxe bada, harearen gainean etxea egin zuenak berehalaxe bukatu zuen. Besteak, zuloa egiten jarraitzen zuen.
Baino, azkenean, bukatu zuen!
Euria hasi zuen bada... Eta... Begira zer gertatu zen:
Erosoagoa da errazena eta lan gutxien kostatzen zaiguna egitea (telebista ikusi, bideo-jokoekin jolastu...); baina, ahaleginak egiten baditugu eta zentzudunak baldin bagara erabakiak hartzen (ikasten, gurasoei eta lagunei laguntzen...) , azkenean, ondorio onak ikusiko ditugu.
Eta, orain, non egingo duzu etxea?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina