2014(e)ko otsailaren 5(a), asteazkena

NONDIK DATOR INAUTERI HITZAK ETA ZER ESAN NAHI DU?


Inauteriak, ihauteriak, ihoteak edoharatusteak mundu osoan zehar neguaren bukaera aldera ospatzen diren jaiak dira.Haratuste hitzaren sortitza "haragi uztea" ei da eta, mendebaldeko euskaraz erabiltzen da, nahiz eta gaur egun "haragi" eta "utzi" hitzak euskalki hartan ohikoenak ez izan. Azken izen hau mundu osoan zehar erabiltzen den carnaval edo carnivalen parekoena da, latinetik baitatoz: carne (haragi) eta levare (utzi).
Hala ere Euskal Herrian iñauteri, ihauteri, haratuste etaiyote gehiagotan erabiltzen dira. Inauteri eleak "inausi" aditzarekin harremana bide dauka, zuhaitzak inausteko garaiarekin, alegia.
Inauterien hasiera Septuagesimak mugarritzen du, Inauterietako asteazkena baino hiru igande lehenago, baina hainbat lekuetan Eguberri ortodoxoan hasten da, hau da, Eguberri katolikoa eta 12 egunera (Errege eguneko bezpera, Urtarrilaren 6a). Neguko janari errezerbak Aste Santuaren aurreko baraua baino lehen jateko (bereziki haragia eta arrautzak) beharrarekin harremanduta dago. Inauteriak Asteartean bukatzen dira (Inauterietako Astearte handia, munduko hainbat lekuetan Mardi Gras moduan ezagutzen dena), eta hurrengo egunean hasten da ofizialki baraua,GARIZUMA.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina