4. maila
Behar dugun materiala:
- Jaiotzaren irudi bat (kristalezko poto batean sartu behar dela kontutan izanda, beraz, txiki eta ahal dela aurretik eta atzetik marraztuta).
- Margoak (“plastidekor” estilokoak, rotulagailurik ez bestela urarekin koloreak nahastatzen dira, manley ere ez, plastifikatzerakoan urtu egiten da eta).
- Kristalezko pote bat.
- Brilantina edo izartxoak uretan botatzeko.
- Ura.
- “Zelofan papera” edo paper bigun eta politen bat eta gomak edo zintak potea apaintzeko.
Nola egin:
Jaiotzaren irudia margotu eta gero plastifikatu. Ondoren, kola gogor batekin tapan itsatsiko dugu. Lehortzen laga eta prest dagoenean, potean ura, brillantina, izartxoak… botatzen dira. Tapa ez ikusteko “zelofan papera” edo beste paper polit bat jartzen da eta ondo heltzeko, goma edo zintaren bat . Eta gure eskulana etxera eramateko prest izango da!!!!!.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina