2015(e)ko ekainaren 2(a), asteartea

SENDOTZA



Sendotza edo konfirmazioa Kristau-erlijioanBataioko grazia osatu eta sendotzen duen sakramentua da, Espiritu Santua eta bere dohain guztiak komunikatuz. Normalean, tokiko Elizaren buru den apezpikuak ematen du baina kasu batzuetan parrokoek bere parrokian, kaperauek ospitale batzuetan, eta abarrek emateko ahalmena ere izan dezakete.
Sakramentu hau bigarrengoa (bataioa eta gero) edo laugarrengoa (Bataioa, Penitentzia eta Eukaristia eta gero) da eta, honen bitartez, bataiatutako fededunek guztiz tokikotzen dira komunitatean. Antzinako Elizan, bataioa hartu eta berehala hartzen zuten eta ohiturak oraindik Eliza Ortodoxoetan eta Afrikarretan dirau. Eliza Katolikoan berriz, 1600eta XX. mende artean, bataiatu eta bi eta zazpi urte pasa ondoren hartzen zuten eta Vatikanoko II. kontzilioa eta gero lehenengo nerabezaroanEliza anglikanoan eta luteranoan 14 eta 16 urte artean hartzen dute.
Erritua esku-ipintzearen bitartez, eta Eliza Katolikoan, igurtziaren bitartez egiten dute.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina