2015(e)ko irailaren 27(a), igandea

Eliza ortodoxoa

Eliza ortodoxoa kristau eliza da, Jesus Nazaretekoa eta 12 apostoluen garaietatik dirauena. Jarraitzaileak kontuan hartuta, hirugarren kristau komunitatea nagusiena da, Eliza Katoliko Erromatarra eta Eliza Protestanteen ondoren, 300 milioi jarraitzaile izanik.

Hedapena.
Eliza ortodoxoa bere burua Mediterraneo itsasoaren ekialdeko kristau komunitateen oinordekotzat du bere burua, hau ez daVatikanoren gustukoa. Bere doktrina teologikoa IV. eta VIII. mendeen artean eginiko zazpi kontzilio ekumenikotan finkatu zen. Eztabaida batzuk izan ondoren, Ekialdeko Eliza Ortodoxoa eta Eliza Katoliko Erromatarra banatu ziren Ekialdeko Zisma izan ondoren,1054ko uztailaren 16an. Kristautasun ortodoxoa Ekialdeko Europatik hedatu zen Bizantziar Inperioaren ospea eta misiolarien lanari esker.
Egun erlijio nagusia da BielorrusianBulgarianErrumanianErrusianGeorgianGrezianMazedoniako Errepublikan,MoldavianMontenegronSerbianUkrainan eta Zipren. Gainera baditu jarraitzaile asko Bosnia-Herzegovinan(biztanleriaren 1/3a), Polonian (600.000), Kazakhstanen (%30a), Uzbekistanen (milioi 1), Estonian (%25a), Letonian(%35a), Albanian (%5a), Azerbaijanen (%5a) eta Libanon. Emigrazioa dela eta, komunitate handiak daude Alemanian,ArgentinanAustralianErresuma BatuanEspainianEstatu BatuetanFrantzian eta Kanadan.
Eliza ortodoxoa 15 eliz autozefaletan antolatuta dago. Eliza bakoitzak bere eliz-patriarkatua du. Patriarkatu zaharrenakAntiokianKonstantinopolisenAlexandrian eta Jerusalemen badaude ere, nagusia Moskukoa da.


http://recursos.cnice.mec.es/religiones/cas/index_alumno.htm

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina