Martin Luther King, Jr. doktorea (Atlanta, Georgia, 1929ko urtarrilaren
15 - Memphis, Tennessee, 1968ko apirilaren 4) Estatu Batuetan
afroamerikarrentzako eskubide zibilen aldeko ekintzailea izan zen, Bakearen
Nobel sariarekin saritua 1964an.
Boto-eskubidearen alde, diskriminazioaren kontra eta beste hainbat
oinarrizko eskubideren alde martxak antolatu zituen, eta batez ere bere "I
Have a Dream" (Amets bat dut) diskurtsoagatik da famatua. 1968an, martxa
batean parte hartzeko zorian zela, Memphis ,
Tennesseen, tirokatuta hil zen. Hilketa James Earl Ray-ri egotzi zioten.
Bizitza
Martin Luther Kingek Soziologia ikasi eta Morehouse Collegen graduatu
zen. 1951ko irailean Teologiari buruzko doktoretzari ekin zion , Bostoneko unibersitatean.
1954. urtean eliza baptistaren buru bilakatu zen Alabamako Montgomery
hirian. Hurrengo urtean hiri hartako bus konpainiaren aurka Rosa Parks-ek
piztutako kanpainaren bultzatzaile nagusia izan zen, eta hau dela-eta atxilotu
egin zuten.
1957an South Conference of Leadership Christian (SCLC) fundazioa sortu
zuen beste ekintzaile batzuekin batera, eta haren buruzagia izan zen hil zuten
arte. Filosofiaren defendatzailea izan
zen protesta tresna moduan, eta inoiz ez biolentziaren aldekoa
1963an Washington Hirian
"Lanpostuen eta askatasunaren" aldeko martxa arrakastatsua sustatu
zuen beste buruzagi batzuekin batera, eta 250.000 bat pertsona bildu zituzten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina