Barack Hussein Obama Jr. (Honolulu, Hawai, AEB, 1961ko
abuztuaren 4a - ) Hawain jaiotako politikari estatubatuarra da. AEBetako
presidentea da, 2008ko azaroaren 4an egindako hauteskundeak irabazi eta gero,
eta presidente-kargua lortu duen lehen herritar afroamerikarra da.
2009ko urtarrilaren 20an hartu zuen kargua, Ameriketako
Estatu Batuetako berrogeita laugarren presidentea izateko.
Columbia Unibertsitateko eta Harvard Law School-eko
tituluduna da. Chicagoko Unibertsitateko zuzenbide fakultatean zuzenbide
konstituzionala irakatsi zuen 1992tik 2004ra bitartean.
Illinois estatuko senataria izan da. AEBtako Senatuko
bosgarren legelari beltza izan da, eta hirugarrena berreraikuntzatik.
Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokratak izan duen bigarren senatari
beltza da.
2007an Ameriketako Estatu Batuetako presidente izateko
hautagaitza aurkeztu zuen eta Hillary Clintonekin lehiatu zen, hauteskundeetan
Alderdi Demokrataren hautagai izateko. 2008ko ekainaren 5ean primariak (lehen
mailako hauteskundeak) irabazi eta hautagaia izateko aukera guztiak eskuratu
zituen. Azaroaren 4ko hauteskundeetan, Alderdi Errepublikarreko John McCain
hautagaiaren aurka lehiatu eta garaile atera zen.
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteorde izateko, Alderdi
Demokratak Joe Biden aurkeztu du, Delaware estatuko senataria.
2009an Bakearen Nobel Saria eman zioten "nazioarteko
diplomazia eta herrien arteko lankidetza" bultzatzeagatik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina