2016(e)ko ekainaren 21(a), asteartea

6º MAILA AGURRA

Dakizuen bezala, ikasturte hau berezia izan da niretzat, nire bizitzan aldaketak egon direlako. Faltan somatu zaituztet, urteak izan dira elkarrekin. Asko ikasi dugu elkarrekin, eta ez bakarrik zuek, nik zuekin ere. Orain gure bidea elkarrekin amaitzen da, baina zuen bizi proiektua aurrera jarraitu behar du. Zuen bizitzan zehar mota guztietako pertsonekin topo egingo duzue. Batzuez maiteminduko zarete, beste batzuk zuen adiskideak izango dira. Beste batzuek kontu garrantzitsuak irakatsiko dizkizuete. Baten batek bere bizitzaren zatitxo bat oparituko dizue (zuek niri bezala). Beste batzuk zuen ondotik pasatuko dira eta ez dituzue berriro ikusiko...Neska eta mutil pilo topatuko dituzue. Denak berdingabeak eta benetan garrantzitsuak. Ahalegin zaitezte horiek guztiak ezerrespetuz eta maitasunez bizi ahal daitezela.
Hau betetzen baduzue, lau urte hauetan, nire helburua zuekiko lortu dudala esan nahiko du.
Eskerrik asko guztiagatik, oso gustura egon naiz zuekin. Eta gogoratu, zerbait behar baduzue badakizue nire gela, zuen gela non dagoen. Muxu handi bat. Agur ez, gero arte.

ALAZNE


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina