Gernika du izenburu eta Pablo Picassok gaur dela 80 urte Gernikan gertatutakoa bertan irudikatu zuen, hau da, 1937ko apirilaren 26an Espainiako Gerra Zibilean izandako Gernikako bonbardaketa irudikatzen du artistak. Hainbat lekutan egon da ikusgai eta gaur egun, Madrilgo Reina Sofía museoan dago. Beti aldarrikatu da Gernikan egun behar duela baina momentuz ez da lortu...
Espainiako Errepublikak beste artista batzuei eskatu bezala, Picassori ere Parisko nazioarteko erakusketarako enkargatu zion margolana. Picassoren 'Guernica' lanaren inguruko bideoa jarraian duzu:
Wikipediak hainbat datu ematen digu arte margolan honi buruz. Jarraian sinboloen interpretazioa luzatzen dizuegu:
Koadroan bederatzi sinbolo daude irudikatuta: sei gizaki eta hiru animalia (zezena, zaldia eta usoa). Ezkerretik eskuinerazko norabidean, honako hauek dira pertsonaiak
Zezena: Irudian ezkerrean agertzen da, gorputz iluna eta burua zuria. Zezenak, Picassoren sinbolismoan, “basakeria eta iluntasuna” adierazi nahi ditu.
Ama seme hilarekin: Zezenaren azpian kokatuta, babestuta balego bezala, aurpegia zerura begira. Bere mihia zorrotza da. Besoetan semea dauka hilik.
Usoa: Zaldia eta zezenaren artean kokatuta dago, ez da ondo ikusten. Hegala jaitsita dauka. Hala eta guztiz ere, bakearekin erlazionatzen da.
Soldadua: Egia esanda, buru, beso eta aztarnak ikusten dira. Esku bat zabalik dauka eta bestean ezpata eta lore bat dauzka, itxaropen izpi bat bezala interpreta litekeena.
Bonbila: Irudi honek intriga esnatzen du. Koadroaren erdian kokatzen da eta kritikoek bonba sinboloarekin erlazionatzen dute, beste teoria bat zientzia eta elektronika aurrerapenekin lotzea da.
Zaldia: Konposizioaren erdian. Bere gorputza eskumara begira dago, baina buruak ezkerraldera begiratzen du, zezenak bezala.
Emakumea belauniko: Beste bertsio bat; emakumea zaurituta dago eta zaldiarengana doa deskantsatzeko.
Emakumea kriseiluarekin: Gela argiztatu egiten du.
Sutan dagoen etxea. Picassok espresibitate gehiago lortzen du pertsonaien xehetasunak azpimarratuz lerro soilen bitartez.
Gizona erreguka. Gizon bat agertzen zaigu zerura begira abioiei erregutzen bonbardaketa bukatzeko.
Gezi zeiharra. Zaldiaren ipurmasailen azpian kokatuta. Hildakoaren arimaren sinboloa izan daiteke, gorantz doala.
Ez badituzu elementu guztiak ikusi, ez kezkatu, hurrengo bideo honek lagunduko dizu:
Hau lantzeko modu desberdinak egongo direlakoan nago , baina erreza eta ikusgarria den bat otutzen zait eta proposamena luzatzen dizuet: irudi interaktiboa sortzea eta elementu horien azalpena bertan txertatzea. Animatuko zinateke egiten eta gurekin elkarbanatzen? Zure esku uzten dut...
Berria egunkariak kontatzen digu Euskal Herriko historian egun seinalatua dela Gernika (Bizkaia) bonbardatu zutenekoa. Urteurren berezi hori oroitzeko ekitaldi ugari izango dira egunotan. Atzo, jada, Gernikarekin batera Japoniako Nagasaki hiria oroitu zuten, eta bi gertakizunetatik bizirik atera zirenen testigantzak entzun ahal izan ziren.
https://www.youtube.com/watch?v=jc1Nfx4c5LQ
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina