2018(e)ko urtarrilaren 16(a), asteartea

JOLASAK

HELBURU OROKORRAK:
- Ikaskideak ezagutzea eta tentsioak baretzea.
- Beste ikaskideek izan ditzaketen arazoez hausnartzea eta enpatia lantzea.
HELBURU ESPEZIFIKOAK:
- Gatazka egoeretan sortzen diren sentimendu eta emozioak identifikatzea eta adieraztea.
- Gatazkak konpontzeko estrategia posibleei buruz hausnartzea
JARDUERAK
1.  jarduera: ALTXORRAREN BILA

Helburua: ikasle guztiengan elkar-ezagutza sustatzea eta taldean giro lasaia eta atsegina sortzea.

Garapena: Parte-hartzaile bakoitzari “Altxorraren bila” izeneko taula duen orri bat banatuko zaio eta 10 minutuz osatzen ahalegintzeko eskatuko zaio. Taulan ageri diren zortzi ezaugarriak partekatzen dituzten bi pertsona bilatu behar dira ikasleen artean. Bitartean, parte-hartzaile guztiak zutituko dira eta elkarri galderak egingo dizkiote eta puntu guztiak betetzen saiatuko dira. Denbora bukatzen denean, labur hitz egingo dute ea item guztiak bete dituzten edo ez, eta gainerakoei buruz ez zekiten gauzaren bat aurkitu ote duten.

2.  jarduera : NOLA EGITEN DIET AURRE GATAZKEI
HELBURUA: bakoitzak izan ditzakeen gatazkak konpontzeko estrategiak ustiatzea.
GARAPENA: ikasle guztiei eskatuko zaie jarrera eroso eta erlaxatua hartzeko, begiak ixteko eta arnasketan kontzentratzeko. Erlaxaturik daudenean, irakaslea hitz egiten hasiko da:

“Kaletik oinez zoaz. Bat-batean, ez urrun, zure aldera ezaguna egiten zaizun norbait datorkizula ohartzen zara. Ezagutu duzu, harekin liskarretan zabiltzalako. Konturatu zara berehala erabaki behar duzula aurrez aurreko egoera honi nola egin behar diozun aurre. Hurbiltzen ari den bitartean, zure burutik hainbat jokaera pasatu dira, baina oraintxe bertan erabaki behar duzu zer egin behar duzun eta elkartze honi nola egin behar diozun aurre..."
Irakaslea une honetan gelditu eta une batez isilik geratu ondoren, jarraitu egingo du:
“Pertsona hori dagoeneko pasatu da. Zer moduz zaude?” Begiak zabaltzeko eskatuko zaie, errealitatera itzultzeko eta honako hiru puntu hauen gainean hausnartzeko:
- Zer egin nezakeela etorri zait burura?
- Zein jokabide aukeratu dut?
- Bukaeran, pozik geratu naiz?
Talde txikian (3-4 ikasleko taldeak) komentatu beharko dute ikasleek, ideia nagusien laburpena egin eta, gero, talde handian komentatu
3. jarduera: EMOZIOAK ARGITUZ
HELBURUA: Gatazka batean bizitzen diren emozioak eta sentimenduak identifikatzeko gaitasuna garatzea.
GARAPENA: 4 ikasleko taldeak osatuko dira, bikoteka (ahal dela). Bikote bat taldearen erdialdera aterako da eta bikotekide batek besteari kontatuko dio bizi izan duen gatazka bat edo arazoak sortzen dizkion egoera bat. Beste bikotekideak arretaz entzungo dio eta ondoren paperak trukatuko dituzte. Taldeak erabaki behar du hitz egiten ari den ikaslea zer emozio transmititzen ari den.
BALORAZIOA

Jarduera hauek hautatzerako orduan, pentsatzen ibili naiz arazoak konpontzeko jarduerak proposatzea, baina kontuan hartuta ikastaroaren izenburua gatazken prebentzioa dela, nahiago izan dut piramideko goragoko mailetan kokatu beharrean prebentzioan arreta jartzea. Hortaz, jarduera hauek egitea pentsatu dut  garrantzitsua iruditzen zaidalako gatazkak sortu aurretik eta horiek sortzeko zain egon beharrean, batetik, ikasleek elkar ezagutzea eta konfiantzazko testuinguru batean lan egitea. Bestalde, ezinbestekoa dela uste dut adimen emozionala ere lantzea, eta hortaz, emozioen identifikazioa eta espresioa lantzeko ariketa bat ere proposatu dut. Bestalde, bigarren jarduera ikaslea bere jokabideez kontziente egiteko eta izan ditzakeen aukera posible guztiez ohartzeko jarri dut, ohartzeko batzuetan era batera jokatzen dugula beste hainbat alternatiba izaten ditugun arren.

2 iruzkin:

  1. Kaixo! oso interesgarria Jolasen sarrera hau. Non topatu dezun esteka jarri al dezu? Altxorraren bilaren taula topatu nahiko nuke. Mila esker zure lanagatik

    ErantzunEzabatu