2018(e)ko otsailaren 25(a), igandea

Garizuman sartzean

 Garizuman sartzean
Pazkora begira jarri dut burua
, Garizumak Pazkoa bait du helburua
. Basamortu luzea zehartzera noa
 israeldar maratz agindutako
lurra lorez den hartarantz.
 Han dakusat eguzki Kristo
 berpiztua dena argiz jazten;
 Garizuma bideko lorrak gozarazten.
 Hil eta Bizi Dena handi ageri da
 bihotz eta xeraz: dezaiodan esker on,
poza adieraz.
 (Bitoriano Gandiaga)


 Garizumako domeken kartel honek badauka bere haria: eskailera bat. Igo egin behar dogu. Ibili, Pazkorako bidean gagoz.
 Garizuman sartzean
Pazkora begira jarri dut burua, Garizumak
 Pazkoa bait du helburua
 (Bitoriano Gandiaga). Garizumak bateo kutsu handi bat dauka. Aldi honetako bibliaren testuek katekumeno baten bidea argitzen deuskue. Pazko gauan bateoa ospatzen dauenaren bidea gogoratzen deuskue. Gu bateatuta gagozenez, beste irudi batzuk erabili daikeguz: ikastaro trinkoa, bateoa ospatzeko master bat, kirol proba nagusi baten aurreko kontzentrazio aldia… Bateo urtean sartzeak, borondatez, askatasunez, Jesusen eskutik eta bere Espirituaren laguntzaz Aitaren ametsaren, asmoaren, proiektuaren, Erregetzaren alde “bustiko” garela esan gura dau. Bateatuak ez dauz gauzok gogoratu bakarrik egin, bizitzaren uretan buru-belarri sartzen da, heriotzatik bizitzarako pausua, hau da, pazkoa emoteko. Eleizeak ikasbide hau eskeintzen deusku Garizuman zehar. Hauts egunean hasi, eta domekaz domeka, Eguen Santuko Jaunaren Afariko Mezea ospatzeko uneraino laguntzen gaitu. Kartelean ikusi daikegunez, Hauts Egunetik Erramu Domekaraino irakurgaiak eta irudiak bide hau erakusten deuskue.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina