Antzinako Egiptoko Erlijioa I
Antzinaroko egipziarrek naturako elementu nagusiekin parekatzen zituzten beraien jainkoak. Hori dela eta, haizea Shu jainkoaz eta hezetasuna Tfenisjainkosaz identifikatzen zituzten. Shu eta Tfenis jainkoen elkarketatik Gueb(lurra) eta Nut (zerua: astro guztien sortzailea) jainkoak jaio ziren. Nut-ek hainbat haur izan zituen: Isis, Osiris, Set, Neftis eta Horus.
Egipziarrek jainko asko izan zituzten, hain zuzen ere, ikertzaileek esaten dute 3000 bat jainko izan zituztela gutxi gorabehera, baina ez zituzten guzti horiek maiz gurtzen:
Anubis: hildakoen jainkoa.
Bast: etxearen jainkosa eta babeslea.
Thot: jakinduriaren, idazkeraren eta musikaren jainkoa.
Hathor: maitasunaren, pozaren, dantzaren eta arte musikalen jainkosa.
Amon edo Amon-ra: Jainkoen jainkoa eta Tebaseko jauna
Ptah: magiaren jauna eta jainko sortzailea.
Ra: eguzkiaren jainkoa, heriotza eta berpizkundearen arduraduna.
Horus: zibilizazio egipziarraren sortzailea.
Isis: jainkoen erregina; amatasunaren eta jaiotzaren jainkosa.
Osiris: berpizkundearen jainkoa eta Nilo ibaiaren ernalketaren eta birsorkuntzaren erantzulea.
Sekmet: gerra eta mendekuaren jainkosa.
Maat: egiaren jainkosa (luma bat eramaten du beti buruan)
Sobek: Bere izerditik Nilo sortu zen. Ugalkortasuna, landaretza eta bizitzaren jainkoa.
Jnum (Khnum): Jainko modelatzailea. Gauzen eta pertsonen sortzailea.
Tefnut: hezetasunaren jainkosa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina