2020(e)ko martxoaren 19(a), osteguna

Kahoot etxetik jolasteko:


Partida hastera zoazenean bi aukera agertuko zaizkizu: Host Live edo Create challenge. Host Live partida arrunta da. Creat challenge aukeratzen baduzu ordu muga bat ipini behar diozu. Ordu muga horren barruan ikasleek jolas dezakete, horretarako hurrengo pausuan Kahoot-ek link bat sortuko du edo kode bat (bi aukerak dituzu, zuk ikusi zein nahiago duzun). Ikasle
bakoitzak bere partida jokatuko du, eta ordu muga igarotzean sailkapena agertuko zaizu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina