Eliza herriaren harresiek osatutako barrutian kokatuta dago.
Ataria eta atxikitako bi solairuko eraikin bat ditu. 1887an, gurutzaduraren besoetako kaperak gehituta, oinplanoa aldatu egin zen eta gaur egun gurutze latindarraren eskema eta arku tertzeleteek itxitako burualde zuzena dauka. Eliz portada gustu errenazentistaren arabera dago eraikia, eta halaber dorreko jaunak ziren fundatzaileen armak ageri dira atarian.
Elementurik garrantzitsuenak ataria eta dorrea dira. Atariak hiru tarte eta dekoratu gabeko zutabe gaineko hiru arku ditu. Erdikoak frontoi triangeluarrean horma konkarekin errematatzen du. Erdiko arkuan hiru armarri ikus daitezke: gotzaiari dagokion bat, laurdenetan zatikatutako bat eta herriarena. Elizaren aurrean kanpai horma dago, isurbide poligonalarekin. Harri hormazko almenadun dorrea da, oina harlanduzkoa duena. Erdi puntuko arkua duen sarrera eta ia karratuak diren molduradun leihoak gorde ditu, XVI. mendeko estilokoak. Kanpaialdeak zortzi bao dauzka eta lau isurkirekin errematatzen da. Baorik garrantzitsuena burualdean zabaltzen den hutsunea da, erretaula kokatzean barnealdetik ezkutuan geratu zena.[2]
Eliz atarian ikus daitezkeen margolanak berriak dira, Artziniegako bertako margolariek eginak.Txantxa moduan gaur egungo objektu anakronikoak ikus daitezke
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina